Orrialde:Garoa (1912).pdf/222

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

baño, egia, ezkera gauza guztietan berdiñak, ezta urrik eman ere Zuaitzak eztu errurik izan ta nik bai, erruak eta utsuneak; zuaitzak, egurrezko anima dauka, eztu egiazko malkorik ixuri ta nik bai; zuaitzak sariaren itxaropenik eztauka ta nik bai; zuaitza betiko amaitzen da ta ni betikotasunaren atarian nago. Zorionekoa ni ate onetik sartzen banaiz.
—Pralle izan baziña a ze nolako sermolaria zu!
—Pralle, pralle... gaur goizean izandu naiz pralle.
—Zer diozu gizona?
—Je je! Zuek soroan zabiltzatela, Pedro Antonek atera dit meztidura[1] ta soñean jarri det apur baten.
—Aitaren Semearen...!
—Aitona!
—Bai, jarri det, eta luzetxo daukat. Edo neu laburtu naiz, edo luzetxo egin ziazun, emazte. Malenek laburtuko dit.
—Jesus, Maria ta Jose!
—Bego ixillik, bego ixillik!

—Bai, ixilduko naiz, lotara joan bear

  1. Iljantzia. Antziñetako itura zan, Euskalerrian, iljantzia, bear zanerako, etsean gordeta idkitzea.