Orrialde:Garoa (1912).pdf/223

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

deguta. Baño beste itz bat, Malentxo: Gaztelakoak eztute oraindik erantzun, ta berriro esan bear zaiete aurten nere ondoan nai nituzkeala. Aditzen emaien.
—Bai, jauna, biar goizean.
Malentxo begiak igortzitzen ta Ana Josepa ezpañak estu estu eginda sartu ziran geletara, ta Kataliñek, bakarrik gelditu zanean, sutako autsa bituaz, illetiak astinduaz, enporrak joaz, onela zion:
—Au gauza guztien amaitu bearra! Badijoakigu, laster dijoakigu. Etxea beteko gizona! Jeesus!