Orrialde:Garoa (1912).pdf/225

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zati, soka ustel, kate zar ta aingura ordoituak; bere albo legorretan, erbestera eraman bear diran edo erbestetik ekarri dituzten mia pilla ugariak, neurrian ebakitako piñu olak, arri, kare, gatz ta burniak; burni me zapalak, biribil luzeak, utsak eta beteak, bidietarako, zubiak egiteko, aterpeak jasotzeko, etxien abe izateko, eta batez ere burni oien sorrerako labe goriak, berebiziko lantegirik andienak, sua ta garra, autsa ta ke lodia borborrean zerua illuntzeraño jaurtigiaz; antxen dakusgu jantzi loi, izerdi usai ta begirune gaiztoko langille zikin zetakaz beteak eta bertan entzun litezke uri andi baten indar, almen ta bizitza erakusten duten gizadi marmarretak, malluen danbatekoak, itxasontzien turruntak, tximist-gurdien txintxiñak eta sugurdi azkarren tipirri taparra luze adoretsuak.
Nerbion inguruari Euskalerriko alderdia baño Londresko auzotegia obeto deritzat.
Gorago daude Galdames, San Salvador, ta Abantoko mendiak, Ortuella ta Gallartako lur ta gizon gorriak.
Mendi aietan eztago zuaitzik, eztago lorerik, eztago belarrik ere. Mendi gorri aiek