Orrialde:Garoa (1912).pdf/229

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

bere kaiola, txit erosoa, semeak eskatu zion gisara mai, jarleku, oe ta oial bereziz egokitua Goi ta beko maizterrak, oso aberatsak izan ezta ere, bai ongitxo jaioak, txurikerietan ta gezur goxoak esaten aski oituak, arpegiz arpegi Don Juan deituarren, gero atzetik, Juan Amots esaten zioten; baño, egunik utzi gabe, toki jakiñeko kafera zijoanean, qué hay Don Xoan, ola Don Xoan, siéntese acá, póngase ahí, bene benetako abegi ona egiten zioten ango adiskideak, au da: bere artuemaneko langille buruak; zalpurdi jabe ta mandazañak; ogi, ardo ta aragi saltzalleak; karobi, arrobi ta basoen nagusiak; bizar luzeko Santxez edo Lopez sarjentoak; eta gipuzkoatarren dirua usai egin zuten beste askotxok. Adiskide aientzat guztiz bikaña zan Don Juan euskalduna. Ia ba, gorriak eta beltzak, bi aldiz, erriaren ondasunak zaintzeko iaioena bezela, gizon ura udaletxean sartzeko jo ta ausi zakarrean ibilli ziran da... Eskua zabaldu izan balu zerbait... semeari, orduan ere, jaramon egin balio...
Seme bakarra zuan, Juanito izenekoa, beltzerana, erkintxoa, arro samarra, bere-