Orrialde:Garoa (1912).pdf/230

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

koia, gaizki azia, andizalea Anitzez irri egiten zion aitari esaldi nastu moldakaitzean jardun oizualako aitak, bada Juan Andresek, dirua irabazten bai, baño gaztelarrez etzuan beñere ondo ikasi. Amarekin berriz etzuan iñora erten nai, bada Dionisia Gomez Junkeiro len baño oial obez jantziarren, etzan len baño asko geiago garbitzen, ta ezagun zitzaion bere iturburu narrasa ta antziñetako bizibidea izkeran, jazkeran, orrazkeran ta begietako makarretan. Berez bear Billabonakoa.
Amazazpi urte dauzka mutillak Santiagon idorotzen degunean, ta adierazo genduan bezela, sendakintzarako ikasten asita dago. Aitor dezagun argiro: ikastoletan dabil... ta baita ere joko-etxe, jolastoki ta kafeterietan, gurasoak ematen diotena ta berak arrapatzen duana aisa eralgitzen. Jakiturirako bide onak baño bide ari errezak naiago lituzke, ta esku artean, liburuen ordez, eguneroko paper albistariak darabilzki. Bere iritzia egin bear izaten du etxean, bere ta gurasoen ustetan aitamak baño argi geiago dualako, ta jakiña! Juanitok irakurri du Zabaletako eskutitza ta Juanitok