Orrialde:Garoa (1912).pdf/231

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

erabaki du Gabonetan gurasoakin batera Zabaletara etortzea.
Badatoz... edo etorri ziran; bada nik, noizean bein, gaurkoak bezela agertuagatik, gertaldi auek igaro zirala urte batzuek badira. Etorri ziran, ta etorri zan Somorrostrokoa ere. Izugarrizko arrera egin zioten: baño Aranzazuko Ama maitia! Ura lana erori zitzaien baserri artako gure adiskidiai! Iñondik iñora ezin ulertu zuten alkar Ana Josepak eta bere Galiziko errañak.
—Baneukan zuek ezagutzeko gogoa —esaten zion arrek.
—No le entiendo a V. Una palabra —erantzun zuan besteak.
—Esne sopak jango alditu mutillak? Urdai azpikoa jarriko aldizuet?
—Lo mismo que si me hablara V. Gringo. Jesús qué lenguaje!.
—Etzaite aserratu, emakumea.
—Qué dice tu madre, Juan?
Juanitori berriz dana iruditu zitzaion badaezpadakoa, itxusia, txiroa, Zabaletan. Baserria uritik urruti, bideak aldapatsuak, ataria lokatzaz betea; sukaldean ke miña