Orrialde:Garoa (1912).pdf/233

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

baletatik aldendu ziñanean urratu zenduzan emengo lokarriak Nere odolekoak zerate oraindik, baño nere illobagan, Zabaletakoen odola metu egin dala uste det.
Juanito ain atzera ta gogo txarrekoa ikusi zutenean, Manuelek eta Josek etzioten ondo begiratzen.
—A ze Markexko arroa! Petrala ori galanta —zion batak.
Eta besteak:
—Markexko! Eztirudi ba, amaren aldetik ere, jatorri goitar bikañekoa.
Baña Juanito bezin petrala ta milla bidar lotsagabeago zan da, Martiñekin izan zituen eztabaidarik andienak.
Azkarragako mutillak, Somorrostrotik etxeratu zan ezkero, bere buruari geiegi zeritzon ta goitik bera begiratzen zien lengusuai. Paper bat eskuetan zuala agertzen zitzaien egunero, biboteak igortziaz, ta bereala asten ziran gazteak alkarri min ematen.
—Zer dek paper ori?
—El Rasero.
—Gauza onen bat bai.
—Onenetakoa. Emen egi aundiak esaten ditu.