Orrialde:Garoa (1912).pdf/234

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Ebanjelioa izango dek.
—Obea.
—Ago ixillik, lukainka.
—Zuek illunpetan zaudete.
—Ta i eguzkitan? Eguzkia iretzat bakarrik egiña dala uste aldek?
—Ez, danentzat egiña da, ta danok artu bear genduke.
—Guk, ertetzen duan guztian artzen diagu ederki.
—Baña nik ez.
—Eu aiz orduan illunpekoa.
—Ezta orrela. Lur azpian argia izan geinke.
—Kriseillua?
—Batere kriseillu gabe, lur azpian ta lur gañean, eguzkirik eztan orduetan, gabaren erdian...
—Ipurtargia.
—Etzaitezte nizaz txuliatu; adi zadazute benaz. Egiaren argiak egiten dio gizonari argi nunai ta edonoiz.
—Ta nork emango dik iri egia?
—Paper onetxek.
—Ba, ba... Albistari orren egia ta astoaren arrantza or nunbait dituk.