Orrialde:Garoa (1912).pdf/235

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Astoaren arrantza! Zeuek zerate zuek astoak, zeuek, ezer eztakizutenok.
—A Salomon, Salomon kaiku! Obeto egingo uke paper ori irakurtzen baño etxeko soro bazterrak garbitzen saiatuko baintz.
Orrelako izketaldiz naikua minberatuta zeuden gure mutillak, eta Jose batez ere, ipui oezaz gañera, Azkarragakoa Malentxori kiñuka somatu zualako, kiñuka ta geiegizkeriak esaten ere bai. Pozik emango zizkioken belarrondoko eder eder bi. Ta samin oiek asko etzirala, Gabon gabean sortu ziran mingarrienak Zabaletako baserrian. Etzan gau egokia, baño usterik gutxien zanean erten zuten aserre naigabeak.
Ez, etzan gau egokia. Gabona, bertsolari ta idazlariak era guztietara goratu duten gaba, gau alaia, gau gozoa, oroitzaz beteritako gaba da; pake bigun, jolas garbi ta eresi samurren gaba, umeak ainbeste aldiz ames egin duten gaba, gizonik zarrenak gaztetzen dituan gaba, illuntasunik eztuan gaba, egunik ederrena baño ederragoa dan gaba, Jaungoikoaren gaba: itz baten esateko, lurbirako alderdi guztietan gaurik