Orrialde:Garoa (1912).pdf/238

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Zeri egiten diozute parre? —galdetu zioten.
—Otoitzari.
—Otoitzari parre? Zergatik?
—Txorakeria dalako.
Begirune beltzak ipiñi zizkioten mutil biai; arpegi guztiak naigabe-soiñekoa jantzi zuten. Alde batetik, etzan etxe artan era orretako itzik beñere entzun, ta bestetik etxeko guztien gogoa Joanesi poz ematea zan.
—Noiztik ona da txorakeria? —jarraitu zuan Zabaletako jaunak.
—Aspalditxotik. Orain ezta iñun otoitz egiten.
—Ainbat gaiztoago. Orregatik daude gizadiak dauden bezelakoak... Bada, jakin zazute, umetxoak: nere baserrian beti egin izan da otoitz, beti egingo da, ni bizi naizen artean beñepein... ta gero ere bai... uste det.
—Bai, jauna; bai jauna! Ezkenduke besterik bear!

(Malentxok, Manuelek eta Josek batera).
—Aita ta Semea! Judioak baño okerragoak zerate zuek, ikusten danez (Amonak Martiñi ta Juanitori).