Orrialde:Garoa (1912).pdf/24

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

belarrez egindako bi sorta legor ikusi nituan, oitura zarrari jarraituaz. Done Joane goizean ipiñiak, esan ziratenez; atearen erdi erdian erantsita, argizarizko gurutze txiki zapal bat, etxekoen kristautasuna erakutsi naian.
Toki aien barruan zer zegoan jakin bearrik bai alda? Basetxetakoak badakite, baño ez itxastarrak: ezta, bada, ain gaizki etorriko auentzat emen zerbait jartzea. Labaldean etzan gauza andirik: abar batzuk, ia erdi erretako pala zatar bi, ta labeoia garbitzeko ipizkia[1]. Janari etxean, lastoa ta belar-ondoa ugari, sapaian[2]; atxur, eskobare, sarda, txardango, golde, periki, besabe, gurdi, gurtesi, orrazi, kabilla ta uztarriak lur-gañean. Etxe nagusian, sartuta bereala, sukaldea, lasai samarra, euskal baserri guztikoen irudira, etxebizitzarako ta lur-langintzarako bear ziran tresnaz betea. Bertan zeuden, su-aurrean, zumitzezko jarleku apalak eta keak eta urteak leundu zuten txisillu galanta, ta zapaldetan, sulla, morko ta beste urontzi batzuek, lu-

  1. Isatsa edo moltsoa.
  2. Zurrunean.