Orri hau berrikusia izan da
XII.
USTEAK ETA MINTZOAK
—Zeñi lur eman diote?
—Zabaletako Pedro Antoni.
—Pedro Anton il da?
—Bai.
—Zer izan du?
—Eztakit pa nik. Erori egin zala edo... Gauza andirik bear ez, zarra zan da.
—Zenbat urte zituan?
—Larogeitik gora.
—Naikua lan egin du arrek bere urtietan.
—Bai orixe. Aspalditxoan ez baña, lenago...
—Luzaroan egon alda gaixorik?
—Luzaroan makal, gaixorik amabost egunean.
—Zeruan gerta dedilla.
—Ta Joanes? Zer egin zuan Joanesek?
—Obeto eidabil.