Orrialde:Garoa (1912).pdf/245

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

da oroitu zaidan—. Egia alden Peru Oldoki ire atzetik dabillena?
—Um! Ez... Tira, arrek nai izan du, baño ezkera zertu... Len ere, iñor eznualako eznaiz egon: neuk artarako zerik ez, orra.
—Obeto den neskazar, Peru traketsaren emazte baño.
—Bai, baña ez uste izan mutil ura ain zera danik. Nork zainturik eztu euki ta...
—Ja jai! Orixe-re jolasa litzakete. I baño ardo zarra naiago din arrek.
Onelako mintzoa zerabilden soro-lanetan zeuden emakume bik, Aranzazuko bidean zear beltzez jantzita zijoan gizadiari begira. Emakume aietatik bata, Iñazio Marin ezkontzako egunean ezagutu genduan atxur-neska zan, arako Luisa tuntuna.
Peru ta Luisaren arteko ipuien albistea eztakit jatorri onekoa bazan ala ez, gero jakin daikegu; baño Luisak Azkarragakoakgatik esaten zuana, ori bai, ori badakit egia zala.
Sorokoak maixiatzen aiziran bitartean, Mikallak berak aitortzen zion Kataliñi, era onetan:
—Ai, Katalin! Negarrak, bai, negar an-