Orrialde:Garoa (1912).pdf/246

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

diak egin ditut! Eta egiteko dauzkatanak! ... Ondo dakizu nere senarraren berri: azoka dala ta jokoa dala, gelditu gabe dabil orrutz ta onuntz; asko bear du, oso asko, ta gurean eztago ezer. Lenago bai. Ni txikia nintzanean —ezta arrokeria, Katalin— bazter guztietan geunkan guk urrea; ontzakoak, ontzerdikoak, eun errealekoak, ogetabatekoak, zer ez? Nere amak nik aña ezkonsari etzuala auzotegian bestek izango esan oiziran. Ikusiko baluke gaur nola nabillen! Nere aitak ikusiko banindu! Nere aizpatxoa Jaunak eraman da laster, naigabez il ziran aiek bear baño lenago, etxearen ondamena ikusita... Gaur eztago Azkarragan zorra baño besterik: eskuan daukatan argizaria ere zorretan artu det. Ia zer janik eztaukagu, itxurak egin arren. Ameriketan genduzan gure itxaropenak, baño joan ziran betiko. Gure osaba orrek lurra jo emen zuan da. Eskerrak zueri: zuenetik datorkigu artiriña, urdaia ta baburruna; zuen bizkarretik gabiltz. Ta samin auek naikoa eztirala, orain semea, nere semea siñiste gabe ta protestanteak baño txarrago etorri zait! Ai, Katalin, zuk eztakizu nolakoa dan nere oñazea!