—Jaungoikoak arautuko gaitu. Berak argi egingo dio zure semeari, Berak bigunduko dio biotza.
—Bai, Jaungoikoak dana bere eskuetan dauka baño...
—Ara, Mikalla, berri on bat eman bear dizut; gure amonaren asmoa.
—Zer da bera?
—Ezkondu egin bear duala Martiñek.
—Zeñekin baña? Nork artuko du gure mutil zakarra? Zuzenduko duan neskatxa batek. Amonaren iritziz Malenek zuzenduko du.
—San Migel Aingeru ederra! Ai olako bat! Baño Katalin, zer esaten aizera? Malentxok zer dio?
—Gure neska orrek eztu ezer aitatu; baña urtietan aurrera dijoa ta... amonari gogoratu zaio.
—Ta zuek?
—Guk, Jose Ramonek eta nik, miñez baña, bein edo bein bear dalata, denok ondo izateagatik, bueno, esan degu, joan dedilla Malen Azkarragara, Paula gurera etorri dedilla, alkarri lagundu daiogula ta Jaungoikoak guztioi.
—Txoratu bear zait! Baña Malentxo...
Orrialde:Garoa (1912).pdf/247
Itxura
Orri hau berrikusia izan da