Edukira joan

Orrialde:Garoa (1912).pdf/249

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Malen, nere anaia gaiztoa den, neuk zekiñat ondo: gaiztoa den ta etzatorkin egoki, Jose balitz eztiñat esaten. Jose bai aukerakoa!
—Ala dio aitonak. Ura bezelako mutillik etzegoalata jardun ziñenan atzo.
—Ez, eztago, ta maite au, asko maite au.
—Baita ik ere bera.
—Ezin ukatu niñeken; barkatu bear dian.
—Zergatik barkatu? Maitetasun ori nere gogobetekoa den, Paulatxo.
—Ire gogobetekoa?
—Bai.
—Ba orduan... nere barrua itzuli bear, diñat, lertu baño len. Egia den, Malentxo; maite diñat! nere ama beste diñat maite edo eztakik nik geiago bada ere; Iturraldeko Jose animaren erdian, biotzaren txokorik ederrenean zeukanat, bere izena entzuteak atsegin ematen zidan, bera ikusteak alako sarrastada bat... Baña benetan alabil? Ezalden iretzat bear?
—Ezten neretzako egiten dana.
—Ta Martin?
—Gutxiago.
—Moxolo?