Orrialde:Garoa (1912).pdf/25

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

rrezko txali zabalak, erretillu andi sakonak, zurezko kollara belztuak, eta ogi, tremes edo artoa idukitzeko otarratxoa; antxen arkitzen ziran, ormetatik bera esekita, eltze, tupin, padel, talo-burni, burruntzi, burruntzali, tanbolin ta kresalluak; antxen, bazter baten, beste atxur, lai, ortzbiko, sega ta itariak su egur, azpantar, abarka ta soka zarren laguntasunean; ta antxen egon oiziran askotan, ke zulo azpian, lurruntsu, labatzetik[1] bera zinzilika, zeziñaren itxuran, baserri artakoen azkiñiko[2] busti ta basaz loituak.
¿Ta zer geiago? Onezkero dena ipiñi bearko degula uste det, guretzat eman diguen etxeko bazterrak ikusten gabiltzala esan badeiteke ere. Sukalde ondoko gelatxo batean zeuzkaten, oremai, legami, artirin, galbai ta arrazkoa, ta gela ortatik atea bitarte, ukulluan, esne-bei, biantx ta txekor gorri lodiak, belar gozoa mauska mauska jaten, txerritxo bi beren esi barruan etzanda ta ollo batzuek zitzetan azterka.
Auek danak bealdean zeuden. Goian

  1. Labatz, laatz, gelatsua.
  2. Azkifikoak esaten diote Oñatin szpantarrai.