Orri hau berrikusia izan da
—Gutxiago.
—Baña, nolako emakumea aiz i? Ezten iñor maite?
—Bai.
—Andikiren bat?
—Andiena.
—Aberatsen bat?
—Aberatsena.
—Aitaren, Semearen... Jakin liteke zein dan?
—Jakingo da. Orain ago ixillik.
Emakumien urrengo, lagunetatik aldenduta, arretazko esamesak zeramazkiten Josek ta Manuelek ere.
—Albiste berriak, Jose, —zion Manuelek—. Aitak, garaia dalata, zerbait egin bearko degula esan dit. Ni Paulakin senartzea etxe bietarako ongi omen dator. Zer deritzok?
—Bai, ezta gaizki.
—Ain zuzen lengo baten asi nintzan Etxenausiko Isabeli zerbait esaten... Ik ezagutzen dek Isabel.
—Jose Marin alaba gaztea?
—Bai. Emakume ona dek Isabel, ixilla, elizkoia, maratza, lurlangintzan oitua; baña gurasoen gogokoa Paula dan ezkero...