Edukira joan

Orrialde:Garoa (1912).pdf/251

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Paulari eztio Isabelek eramaten.
—Emakumez emakume Paula ederragoa baño eztek. Eguzkia baño garbiagoa, baratxuria baño zindoagoa.
—Alaxen dek.
—Lengusua izatea.
—Lengusua, Iñazio Marin alaba ta Martiñen arreba... Noiz biurtu bear dik Somorrostrora Martiñek?
—Geiago biurtuko danik eztiat uste.
—Zer ba?
—Ezaldek ezer aitu?
—Nik ez.
—Ba nere belarrietara zerbait ekarri diate.
—Zer baña?
—Malentxorentzat egiten dutela edo...
—Zer esan dek? Martin Malentxorentzat? Otsoa arkumearentzat? Deabruarentzat aingerua? Ori eztek egia izango. Ezin liteke, Manuel, ezin liteke!
—Ezluke bear.
—Onak gaude, benetan baldin bada! Ez altziok ezkontza ori galtzeko neurririk?
—Naiago nikek. Baño amonaren asmoa omen da ta... Arrek eztio bereari utziko.