Orrialde:Garoa (1912).pdf/252

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Etzion iñork ere utzi. Norbere animan bein agertzen dan itxaropena, bikañegia izaten da alde batera utzitzeko.
Malentxo ezkondu nai zuten guztiak zeukaten itxaropenerako iturria: iru senargeiak, bi amak eta amona zoli arduratsuak; eta guztiak saiatu ziran bakoitza bere labeari su ematen.
Josek etzuan su bearrik gar bizian gori gori egoteko. Aberats aberatsen ondasuna, gizonik argienen jakituria ta gorengo agintarien agintaritza bear zituzkean Malentxoren oñetan jartzeko ta etzeukan ezer! Txiro, argal ta umezurtz izateak erretzen zuan geienbat. Etxe obean jaio balitz! Aitamak dirutsuak izan balira! Bere alde zerbait idoro naian, buru ta biotzean beti azterka, gogoratzen zituan mutikoa zanetik Zabaletan ixuritako izerdiak, soroetan egindako lanak, Urbian eramandako nekeak, aloger gabe, janaren ordañez, etxeko bezela, gogoz, adorez, gau ta egun, alzuan aña, ta ortik azaltzen zitzaion Joseri itxaropenaren arpegia, doi doi ta urrutitxoan bada ere. Ain eskergabeak etziran izango... Oroitzen zituan ume umetatik Malentxoz idukitako arretak, bien artean erabillitako anai-jola-