Orrialde:Garoa (1912).pdf/253

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

sak, onik onenean errai barruan asitako maitetasun andi, sakon, neurrigabearen goraberak, berariz nexkatxak Urkiolan esan zizkion itz zoragarriak: «iñorekin izatekotan, zurekin izango-naiz», ta oroitza oien ondorean, Josek argi ta garbiro ikusten zuan bere itxaropena Zabaletako alaba etzan gezurtia... Gañera, txit askotan zetorkion umezurtzari, egunean milla bidar edo geiagotan zetorkion burura aitona egizalearen agindua: «Manuelek etxera emazteren bat dakarrenerako, iretzat ere aukeratuta neukan norbait», eta agindu orren gogamenak, ez-bai bildurrak kenduaz, osoro gozatzen zion biotza. Joseren amesa lortuta zegoan.
Martiñek, griñaren aizez, Malentxo ikusiaz ta aidien aurrean apal itxurak egiñaz ixiotzen zuan bere labea. Urduri zebillen, bai, oraindik etzan ezkonduta; baño esku onetan zeukan bere leia, ta bazekian zer epai emango zioten aurki. Bera zan etxekoa, bera bakarrik, etxekoa zalako laguntzen zioten amak, izekok eta amonak, onek batez ere, ta amonaren gogokoa bazan, nai ta naiez garaitu bear. Ta garaitzean aufa! Uribarriko neskatxarik ederrena Marti-