Orrialde:Garoa (1912).pdf/254

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ñentzat, lengusuen ondasunak beretzat, erdiak gutxienez, ta viva la Pepa! ibiltzeko naikua txanpon.
Moxolok berriz dirua izan ezkero dana eginda zegoala uste zuan, dana, por diñero balla perro, ta berak aña diru etzeukan beste mutillek, Oñatin. Egia, Malentxok Odolkiren bitartez bialdutako eskutitzari etzion erantzun; etzion iñun ta iñola ere arpegirik eman, baña iruditzen zitzaion Moxolori zergaitik: neskatxa ura oso lotsatia zalako. Nolanai ere Ana Josepak irikiko zituan ezkontzarako bideak ederki. Martiñek bear zuala Malentxo? Ba! etzegoan Martiñen bildurrik: Martin besterik ezeko ezkongaia zan. Atsoak pelotariaren sakel betea ikusi zezanean, guardabajo toro el mundo!... Ta ezezkorik balitz? Ezezkorik balitz, bide laburrak billatuko ziran: etsi ez beintzat. Mosolok etsi? Ezta, ezta... Ona zan bera animaren zaletasuna lagatzeko! Astorik ez setatsuagorik.
Mikallak eta Kataliñek ostera, Jaungoikoari laguntza eskatuaz ta gizonen aurrean amona goratuaz indartzen zuten itxaropena. Etzekiten noraño jaso etxekoandre zarra. Gutxi amona bezelakorik! gutxi alako