Orrialde:Garoa (1912).pdf/255

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

arretadunik! Bazeuzkan bere akatsak; esnea geiegi neurtu, arrautzak azkar gorde, ogia giltzpean euki, lukainkak sarritxo ikusi, gaztai artzea eragotzi, aleak kutxetan berak ipiñi, mallatutako sagarrak etxekoai jan erazi, edonungo belar pitin, aza, orri, arbi galdu ta gaztaña ustel banakak txerrientzat bitu, ta beste orrelako zurkeri batzuek egiten bazekian; baño, baita ere, garaietan, edozer premiari arpegi ematen. Goserik ez ta geiegirik ez; sartu aldana ta jarioak itxi ori zan bere esakera. Ai arrek etxeari erantsitako zatiak! Ondo zijoazen amonari jarraituaz.
Azkenez, Ana Josepari, bere ustearen etsai iñor izango zanik etzitzaion bururatu ere. Zein gero? Iñor izatekotan, Joanes. Baño Joanesek, besteak bezela, belaunekoen onari begiratzen zion. Ainbat. Emazteak igarrita zeukan: belarri biak moztuko zituzkean Joanesek, Azkarragako semeak ondo ikusteagatik. Ala ere, aitona Martiñen aserrean zegoan ta ezeritzon senarrari bereala ezer esatea. Ez, itzik ere ez, aserrea joan zakion arte.
Ta dana erabakitzat emanaz, aizan gure