Orrialde:Garoa (1912).pdf/256

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

andretxoa gauza guztiak antolatzen ta eten gabeko izketan:

—Katalin, begiratu zazu gero nola dauzkan Malenek atorrak eta barruko gonak. Gañeko jantziz ondo dagola uste det. Ezer ere eztu puskatzen da. Ipiñi aldu beñere Gorputz egunerako josi giñon soñeko beltza? Orixen du naikua ezkontzarako. Bai, edozetara ere, mutilla baño ornituago joango da neskatxa. Mutil arlotea! Auskalo[1] ze praka ta ze jantzi dauzkan arrek: galdetu zaiozu Mikallari. Prantzizka jostuna etxera ekartzea izango degu onena, datorren astean. Berak daki zenbat kana bear diran alkondarentzat, berak aukeratuko dizkigu oialik egokienak. Oraintxe artu ditu berri berriak Lukasek: berebizikoak ikusi nituan egoikotzeko ostiraleko) azoka egunean... Martiñi ta Manueli berdiñak egin bearko, e? Baño nai ta naiezkoak bakarrik. Gero ere Malenek eta Paulak utsuneak betetzeko astia izango dute... Gure Malenek txukunduko du bai Martin; baita osaba ere. Txukundu ta etxean lotu. Badaukate bearra.

  1. A buscarlo. Erderakada zakar au gure basertzetarafio sartuta dago.