Orri hau berrikusia izan da
XIII.
PEDRO MIGEL AZKARRAGA
Urte batzuetatik onunzkoa da toki guztietan gizirudiak[1] elemenian ikustea. Gaur bai, gaur eztago gizirudi gabeko bazter bat. Edozein etxetan arkitu geinzke bertako jatorrienak, aidienak, adiskidienak, ezagunenak, maitienak; edozein lekutan daude antzeturik gurasoak eta semeak, aurrak eta agureak, neskameak eta gudamutillak, erritarrak eta erbestekoak, erregeak eta pelotariak, apaizak eta zezenzaleak, kristauak eta mairuak, jakintsuak eta obendunak, banaka ta pilloan, jaten ta jostatzen, musuka ta muturka, parrez ta negarrez, mukutsik eta dituen apainduriak soñean ipiñita.
Geiegizkoa da ia. Ezerez baten egin oidirata. Zer diot ezerez baten? Duan ere
- ↑ Gizirudi, gizantz. Retrato.