Orrialde:Garoa (1912).pdf/258

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

bai, norberak eztakiala, norbere lotsarirako.
Errian, bidean edo itxas ondoan, izketan, ibiltzen edo garbitzen, usterik gutxien danean, klask, atxitzen dute nolanai edonor, ta urrengo domekan edo biaramon goizean, asteko albistariak edo eguneroko papertxoak badakar orkoa edo emengoa, goienetako agintaria bear bada, eroen gisa aoa zabalik, ollarren antzera anka bat jasota, mutikoen irudira uretan edo urertzean etzinda edo zilipurdika.
Nork eztu orain bere arpegia paperean ikusi? Nork eztitu ezagutzen, sukaldetik jaiki gabe, arpegiz beintzat, Donostiako endorea, Zumarragako txistularia, Txolo Potxolo bilbotarra? Zein da irudiz beterikako albistarian opilla, udarea, arrautz egosia edo abarketaren batzuk bildu eztituana?
Ara zergatik gaur gizirudi geienak aintzakotzat eztiran artzen. Lenago bai. Ni ume koskorra nintzala doi doi ta begirunez ikusten genduzan bat edo beste: Pio IX, Isabel II, Zumalakarregi ta Prin, andikien jauregietan izan ezik.
Ta garai artan, aspalditxo, bazuten Azkarragakoak beren gizirudia, askori pozez