Orrialde:Garoa (1912).pdf/261

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

irabazten dik edozeñek, illean berrogei durota, larogeita...
—Diabru, arrania! Zertan baña?
—Edozetan. Kafe ta azukrea biltzen edo...
—E? Kafe ta azukrea? Oiek aldituk alderdi aietako uztak?
—Tabakoa ere bai; zelai luzietan omen ziok, emen artoa baño milla bidar ugariago. Orra tabakoa merke artzeko ta kafe ona edateko aukerea.
—Eztik usai txarra botatzen Joakin Pelixen tabakoak! Nork leukakean!
—Eta gañera zillarra ta urrea duten mendiak ere baomendituk, guretan arria bezela.
—Alajañena! Orrelako menditxo bat bagiñu, andi andia izan eztare...
—Billatu ezkero... Adua bear, suertea.
—Batzuk izan die.

Gogoan gorde zuan eleketea[1] Pedro Migelek. «Zer? —esan oizion geroztik bere buruari—. Emen egon, sei illabete osoan milla erreal ezin aurreraturik egon, beste lurraldean amabost egun barru ira-

  1. Eleketa. Conversación.