Orrialde:Garoa (1912).pdf/263

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

baten gelditzea bezela iruditu zitzaion.
—Zer dakark? —galdetu zioten.
—Osasuna.
—Zer dakik?
—Atxurrean da, laietan da, ikazkintzan da, zama jasotzen da...
—Besterik ez?
—Gutxi alda?
—Zer nai uke?
—Irabazi, erruz irabazi.
—Ezaiz motela. Igo bear dek.
Baita igo ere. Ziñez[1], deduz[2], biziro, gau ta egun, ekin zion lanari; txit lan asko egin zuan luzaro, tellagintzan, atxurlari, ardizai, gurigille, esnesaltzalle; danera; nolako nagusia zeukan, zer agintzen zioten.
Kolorado ibaiaren ertzak badakizkite Pedro Migelek erabilli zituan otz-bero ta istillu larriak, iñoren

mendeko egon zan bitartean. Etzuan bereala ollo errerik billatu. Gizonakandik urruti, ez etxe ta ez eliza, ez adiskide ta ez anima, mendia erri ta zelaia eskaratz, padua lagun ta ixilla oiarzun, gaizki janean ta lo bearrean, piztien bildurrez ta eskergabien ogipeko; iñoren

  1. Con empeño.
  2. Con honradez.