Orrialde:Garoa (1912).pdf/264

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

itzik entzun gabe, illetarik nori jo ezta, barruko jantzia zeñek garbiturik etzuala, ondoez baten nork begiraturik etzeukala; osasun bikaña zatika utziaz, almen zoliak iñoren lurrari emanaz; ospel, asper, beartsu ta elbarri; txiroen astoa bezin lerdekatua, txakur gosea bezin maiskal ta igar... bizitza estu, latz ta lakarra eraman zuen Pedro Migelek lendabiziko ereti luzean.
Egun itzalak aiek! Amaika bidar damutu zitzaion etxetik irtena! Gipuzkoatik begiratuta, lurralde onak ziran Amerikakoak: Ameriketatik begiratu ezkero, askozaz obeak Gipuzkoako mendi-basoak.
—Baño ezer gabe nola etxera biurtu? Saio bizi bat egin artean ez; lenago il. Gutxika gutxika urrutira joan diteke, ta Pedro Migelek, gutxika gutxika, eskukada bat txanpon lortu zuan, arkibide batzuek ikasi zituan, bere gain jarri zan. Ta ordutik aurrera, gaur belardi bat iritxi, diruak idoro ta soroak urratu; biar lur geixeago erantsi, osiñak bete ta barrutiak jaso, urrengoan idi-beiak ipiñi edo kendu, urlia ezagunarekin elkartu ta sal-erosketa berrietan asi; ondorean zor guztiak kito egin ta artu-eman sakonagoetan pizkor leiatu; ekin