Orrialde:Garoa (1912).pdf/265

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

beti; atsedenik gabe, zirt edo zart, ortik edo emetik jo ta ausian ibilli; oparo nai, edozeri eldu, gogotik eraso, dana ondo etorri... gure izazkiña, hogei urte baño len, oso aberats ta jaun ospetsu izateraño goratu zan.
Igoerako malla guztiak iragarri zizkaten gurasoai, bada Pedro Migeli, goraldirik andienean ere, etzitzaion egundaño Oñati burutik eta biotzetik joan.
Zenbat eta naroago euki, ainbat areago zetorkion oroimenera bere txoko atsegiña. Txoko artan erakutsi bear ziran ondasunak, zertarako ziran bestela? antxen tajutu bear zan jaiotetxe zarra gurasoentzat; antxen jauregi ederra norberetzat eragin; antxen bere buruari begiratuaz patxadan bizi; bertan ezurrak utzi, aldeaurrekoen ondoan. Baña geroxeago, arloak amaitzean, lan-sare nastuak txito ebakitzean.
Diruak egin ta laster eun ogerleko bialdu zizkon amari, eun ogerleko ta guk dakigun gizirudia, ura gauzaren polita, Jesus Maria ta Jose! ta ostera berriz urtero etorri oizan baserrira mutil emalearen eskupekoa, amarentzat edo aitarentzat, orratzetarako, txokolatea artzeko, tabako orria