Orrialde:Garoa (1912).pdf/267

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Zorionean izan dedilla, ba.
Auzo-billeretan iñor aberats-ipuirik aitatzen asi ezkero, Mari Batistak azkar aterako zuan maira bere aidea:
—Aberatsa gure Pedro Migel. Arren lurrak eta arren abere taldeak omen dira alakoak! Bere bazterra ikusteko bost ordu bear omen ditu, zaldiz. Millaka omen dauzka beiak eta idiak. Karrika bat osoa berea omen du Buenos Airesen. Probintzi guztia erosteko ta geiago zillar izango duala aitu degu.
—Eene Jaungoikoa! Errege beste bada noski.
—Errege beste... Tira, an ez omen da erregerik, baña...
—Bera egiten ezpadute...
—Nork daki?
—Jas! ... Aita San Isidro bedeinkatua! Guk ikusi bear ditugu ikustekoak ura datorrenean. Bai aldator?
—Baietzean dago; berak Oñatin il bear omen du
Baña etzan etorri. Ogei urteko ardura ta lan zindoak nekez baño nekez gallurtu zuan bezela, etengabeko beraldi okerrak, sei edo zortzi illabetean, oso aisa txautu