Orrialde:Garoa (1912).pdf/268

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zuan Pedro Migelen aberastasuna Bata bestearen atzean ezbearrik andienak, gertatu zitzaizkon: lenbizi lur-ikarak; gero legorteak; urrena berriz agindu naikoen guda zitalak, kurruka makurrak, azpikeriak, lapurretak, erri ta ibar kiskaltzeak; eta guztia zearo bukatzeko, ekaitz ujolde leitsu negargarriak. Ondasunez beterikako gizona ezerezera itzuli zan, bada.
Oñatin albiste txar auek jakin ziranean —au kristau batzuen izakera dollorra!— Uribarritarrak etzuten batere naigaberik izan.
Albokoa norbera baño goraxeago ez ikusteagatik, larogei eguneko garizuma igaroko lutekenak badira, maiztxo, maiztxo. Azkarragara etzan geiago Ameriketako dirurik azaldu, ez dirurik ez albisterik. Azkenengoak, eztakit zeñen bitartez erakarriak, Pedro Migel ezin jaiki zala, zioten, etsipenean erorita bestien bearrean zegoala.
Orduan elorrio. Lotsariak oso ixildu zituan Antonen ta Mari Batistaren mingañak eta Pedro Migel zanik etzuten aitatu ere nai.
Ixildu? Eztago gauza egokiagorik zer-