Orrialde:Garoa (1912).pdf/269

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

bait aztu erazteko. Gure izena mingañean ezpadabil, aztu gerala dirudi edo aztuta gaude.
Aitamak il ziranean azkar aztu zan ikazkin zorigabea. Txito baña, aspaldietan baña.
Mikallak berak etzuan ezagutu, erretratoan izan ezik. Neskatxa zala esan oizion amak:
—Ikusi zan, Mikallatxo; ara emen Ameriketako ire osaba, asko dezakean gizona, etxe ta lur ugarien jabea. Arrek iri ekarriko dizkian belarritakoak, eraztunak, pitxiak eta soñekoak! Danerako zeukan, eskuzabala den, maite gaitun. Andi aizenean kotxean ibilliko auanala uste diñat. Baño arrezkero, luzaroan, urtietan, mutik ere ez, osaba il balitz bezela.
Ezkontzeko aurrean galdetu zuan Mikallak:
—Ama, gure osabaren berririk ez alda?
—Ai ume! andik etzion ezer. Geurearekin bearko.
Etzan geiago Pedro Migelen izenik entzun Azkarragako baserrian.
Ala ere an zegoan oraindik bere gizirudia, loi ta ezaña, autsez ta pekaz betea, amaraunez erdi estalia, beaztunez bezela