Orrialde:Garoa (1912).pdf/27

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Oñati aldeko baserrietan etzegoan Zabaletako semeak bezelako mutillik. Zazpi arroa bazan bakoitza; andi, lodikote, bulartsuak zeuden; ingurukoen artean ta batez ere beurikoen ondoan, Erkules batzuk ziruditen; baña etzan iñor beren aita izan zan beste.
—Bigunegi azi zaituztet —jardun oi zien arrek— edo etzerate aitaren semeak. Nik egun berean egin izan det beti emendik Bitorirako joan-etorria, oñez, ta zuek berriz zalpurdia bear dezute Bergara edo Zumarragaraño joateko. Zuen sasoian aterako nuan nik ipurditik Anbotoko arkaitza bera ere, ta zuek, indartsuak zeratela, laguna bear dezute zugatz zirzil bat gurdira jasotzeko. Badakigu esate oiek geiegizkoak zirala, baña, egiaz, bazetorkion nubaitetik bene-benetako galera Joanesen jatorri sendoari, bada berdiñeztasun andi ta agiria zegoan artzai orren ta bere semien bitartean. Zabaleta baserria Gogordopean bezela, Joanesen azpian egon bear izan zuten semeak, indar-auzietan, arrek irurogetamar urte zituan arte. Ta gero ere, oraindik ere... Jum! Naiago zukean Iñazio Marik bere indarrak