Orrialde:Garoa (1912).pdf/270

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

orizkatua, lengo tokian zegoan, betiko agortu dan iturriaren tankera, arrenik egiten etzaion donearen itxuretan, ganbara bazterrerako aurki, garbiketaren bat egiten zanean.
Zar guztiai begirune diet, aztutakoen adiskide naiz, erorita daudenak erruki ditut, eta orregatik irakurburutxo au Pedro Migelen oroitzan egin det.
Goazen orain geure arira.