Orri hau berrikusia izan da
XIV.
NAI TA EZIN
—Eizera, Moxolo?
—Eizera edo... Izerdi pixkat atera bear detalata, ibilli.
—Izerdia aterako dek, baño eperrik eztek iñun billatuko. Etziok ezer aspaldietan.
—Izango aldek zozoren bat edo beste.
—Aizak, ara, or ziatorrek erbi bat, erbiñudea.
—Zein?
—Zabaletako andre zarra.
—Baitare.
Bazekian Moxolok zein zetorren. Enparantzan ikusi zualako erten zion bidera.
—Egun on, Andre Josepa.
—Egun on, eiztari.
—Itz bat esan nai nikizu.
—Zer dek, Moxolo?
—Zure illobak itxuturik nauka.
—Zeñek?