Orrialde:Garoa (1912).pdf/272

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Malenek.
—Itxuturik? Eztek orduan ezer ikusten.
—Gauza andirik ez, baña zoriona non dagoan badakit eta bere billa nabil.
—Berandutxo abillela uste diat.
—Nola?
—Zoriona beste batentzako dalako.
—Martiñentzat?
—Bai.
—Etzaitzu aztuko Martiñek dirurik eztuala.
—Ik eztakik ori.
—Badauka ere, nik aña ez beñipein.
—Zer daukaken guk etzekiagu, baña ontzurre ori erakusten dek beintzat, txilbor gañean.
—Bat erakutsi ta asko gorde, asko; ontzurreak eta librak, Ana Josepa.
—Urretan?
—Urretan.
—Joosus! Libraka urrea! Orratik ori ikustekoa izango da.
—Ara bat emen.
—Ori aldek libra bat?
—Bai, libra esterlina.