Orrialde:Garoa (1912).pdf/274

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Eztiat ezer agindu, mutil. Berandu etorri aiz.
—Lendik daukat eskabide eginda.
—Zeñi?
—Maleni.
—Noiz?
—Zortzi illabete bada.
—Ta zortzi illabete andian eztik ezer aditzen eman?
—Ez, lotsatia da ta.
—Bada orduan...
—Bat batera otu zitzaion Ana Josepari eskabideak luzapena bear zuala. Alde batetik diruari begiratzen zion, ta dirua beti zan atsegingarri; baño bestetik norbere itza jatea etzan itxurazkoa, ta gutxiago, etxekoen berri gabe, aidien kaltean epaia ematea. Gañera, Malentxok zer zerabillen ta ze gogo zeukan jakitea etzetorren gaizki. Arrek nai izan ezkero... baño bestela zer egingo zan ba!
—Orduan zer?
—Astia badagolata... ez gaitzazula ito.
—Bien, bien; baña gogoan euki Martiñek eztizutela ezer eramango.
—Berriz ere? Gizona, ire dirurik izan ezarren, baburrunak jateko lain badiagu.