Orrialde:Garoa (1912).pdf/275

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Ala da, bai; baño ezta gaizki Martiñek baburrunak bear baditu, ni eznatorrela baburrun billa oroitzea. Nik Malentxo nai nuke, Malentxo bakarrik. Neuk emango diot jaten, neuk jantziko det, neuk ekarriko dixkat pitxirik ederrenak, neuk eramango det erri andietara, neuk...
Ekin zion Moxolok maitetasuna esaten, Malentxo goratzen, Ana Josepa txurikatzen, ta bein abiadea artu zuanean, etzegoan mutilla ixiltzerik. Esan ta esan, eragin ta erabilli, geroago ta biziago, aspertu eziñik egon zan bere leloa Zabaletakoari azaltzen, iñork uste baño tankera obean. Ura etorria!
Etzuan berealakoan amaituko, Ana Josepak itza kendu ezpalio.
—Tira, joari Oñatira, naikua data. Ezari alperrik agortu. Ire jarduna, ezkongei guztien jarduna dek. Jardun ori gora bera, egin bear dana egingo diagu Zabaletan...
—Ba, neuk deitzotadana ezpada...
—Ik deitzokana ezpadek, zer?
—Zer? Nere burua Urrejolako arkaitzetik bera botako detala.
—Botazak nai badek.
Zapuzturik eta mingañean zeuzkaten zi-