Orrialde:Garoa (1912).pdf/276

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

talkeriak nekez irentsiaz, batak besteari bizkarri eman zioten.
Bazijoan amonatxoa, bazijoan baserrira, neskatxa gaztea baño pixkorrago, ardatza baño tenteago, bere artean mintzatzen, bazegoan gaiata. Arranian albistea!
Moxolok, Oñatiruntz ibilli aldi bat eginda gero, andreagana biurturik, bere griña ta zima txarra onela esanaz erakutsi zuan:
—Atso sorgin madarikatua! Ez siñistu, nere burua botako detanik ez siñistu! Ez nere bururik: besteren batena, zurea izatekotan. Bada-ezpadako erantzuera badakartzu, sentellas!...
Ana Josepak etxeratu zaneko asi zan Maleni erausika:
—Bazenki zer igaro zaitan! Moxolo Potolok erten dit bidera, eskean.
—Eskean?
—Bai, neskatxa baten eskean.
—Neure billa.
—Ara. Jakiñan gañean altzeunden?
—Aspaldian dabil mutil ori...
—Aspaldian, e? Guk ezgenkigun ba.
—Zertako? Ezer egin bear eztanean...
—Etziñateke, beraz, Moxolorekin ezkonduko.