Orrialde:Garoa (1912).pdf/277

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Ezergatik ere ez.
—Lau milla duro omen dauzka.
—Berdin da ogei badauzka ere.
—Orra ba, orra ba... Ondo da jakitea. Zalantza pixkat izan det, baño, tira, nai ezpadezu... Martin etorriko zaigu obeto. Moxolok diruak dauzka, bai, baño, egia, ezta baserrirako gizona ta ezta zu ere ardangelarako emakumea. Ardangelan zu epintzea, erregiña txerritegian jartzea bezela da, aketza lorez apaintzea. Eztakit nola otu etzaitan. Lau milla duroak ematen dirate min. Martiñek baleuzka... Utzia ta baldana bai gure Martin! orrek onezkero dirua aurreratuta euki bear zuan ba. Zeuk erakutsiko diozu aurreratzen, langillea ta etxekoia izaten, elizara joaten...
Malenek etzizkion bukaerako itz auek entzun, Martiñen izena aitatu orduko, muker ta minkaitz, aldegin zion amandreari.
Onen mingaña etzan, ala ere, gelditu. Belarrondoko tximak zapipera sartuaz, gañeko gonea kentzen edo oñetakoak aldatzen aizala, berak bakarrik jarraitu zuan:
—Nora joan ote zait umea? Lotsakorra da, bai, lotsakorra da, ta eztu orrelako