Orrialde:Garoa (1912).pdf/278

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

autuetan ibilli nai Tamal andia izango zan ori Moxolonean sartzea. Baña orixe dago ba! txanponak euki Moxolok. Lau milla duro bereak eta aitarenak gañera. Aitarenak geiago, askozaz geiago. Auskalo igaroko urtietan zenbat irabazi duan ardo zikiña edo ibaiko ura salduaz. Jaungoikoak badaki geure Iñaziok berak zenbat eman dion lapurrari alakoari... Eztio ajola, geu ere utsik ezkaude ta jaso daikegu oraindik Azkarragako baserria. Obe da belaunekoari laguntzea, obe da pakea.
Ana Josepak onela ziarduan bitartean, aizan Mikalla ere, Azkarragan, Paula burutu eziñik.
—Gauza bat esan bear diñat, neska, bakarrik gauden ezkero.
—Asmatuko nioke.
—Etzakiñat; ustegabea den.
—Ustegabea, dio?
—Bai, usterik gutxienean Jaunak zerutik biraltzen digun doaia.
—Ainbestekoa ezteitzot ba.
—Ago ixilik eta aditu zan. Gu gaizki bizi gaitun, oso gaizki. Nik eztiñat nere estutasunen erdirik agertzen, baño aspalditxoan estu asko bizi naun. Oliotarako