Orrialde:Garoa (1912).pdf/279

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

etzeukanau, aora daramagun ogi pusketa zor ta lorrean jaten diñagu, nolako lotsariak igaro ditutan iñork etzekin Erañegun goizean, Anton Urdaik, ia noiz eman bear nion berea esan zidan, ainbesteren aurrean; gaur bertan, Panpotek, zorra ordaintzeko ordua dala adierazi dit.
—Eta neri ezer aitatu ez!
—Ezniñan aitatuko ere, orain dakitana ezpaneki. Ez larritu: guztiai emango zeñenau berena, ta laster. I ta Martin ezkontzeko era egokia etorri zaidan. I Zabaletara ezkonduko aiz, Manuelekin izateko; Martin etxerako geldituko den, Malentxo emaztetzat duala. Au zori ederra, Paula! Bein edo bein. Malentxorekin batera zetorkiñau dirua, baño baita ere diru ta ondasun guztien gañetik dagoana: zeruko argia, pakea, osasuna.
—Ez amesik egin, ama: Malen ezta gurera etorriko.
—Ezten siñisgarria, amesa zirudin, baño egia den. Amonari berari gogoratu zaion, ta Kataliñek eman zidan albistea lengo baten, ixillik euki diñat baña.
—Kataliñek eta amonak nai duenik ezta gertatuko.