Orrialde:Garoa (1912).pdf/28

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

aitarekin baño beste edozeñekin neurtu. Ta ez aitari itzal andia ziolako bakarrik; itzala zion ta azpiratuko ote zuan bildurra zeukan.
Iru anaiak ziran kristau onak eta... bai, eleizkoiak; baño ez gurasoak añan. Beraldera zijoazen, mallaka, mallaka, Jaunaren maitetasunean ta animako gauzai zor zaien arretan. Jose Ramon zan kristaurik bero ta zintzoena, gurasoen urrengo. Au, bai, au jaiero izaten zan Meza nagusia ikusten, askotan bezperak entzuten, naikoa sarri bere utsegiteak aitortzen. Azoketara geiegi joatea kendu ezkero, etzeukan akatsik Jose Ramonek. Iñazio Mari, noizean bein animako beroaldi on batzuek izanda ere, askozaz epelagoa zebillen geienetan. Apostu zalea zan mutilla, ta jai egunean iñon dema edo aposturik bazan, toki artara joateagatik, erraz utziko zituan Meza nagusi, bezpera ta beste eleiz-jai guztiak. Mezalabur bat goizean entzun ta kito. Gañera, bere buruari geiegi zeritzon, arro samarra zan, ta jakiña, arrokeriak biotza betetzen duanean, toki gutxi izan oi da biotzean gure Jaungoikoarentzat. Juan Andres... etzan mutil okerra, ori ez, etzuan ezergatik be-