Orrialde:Garoa (1912).pdf/281

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ikusiarren, iri eztin ajola, ez, eztin ajola!
—Ai ama! Biotza lertu bear zait! Kupitu bedi nizaz!
—Ni kupitu, ta i?
—Laztan bat, amatxo.
—Bat ez, bi, lau, zortzi. Ara, ara, ta ara. Baño... ezkonduko aiz, ezta? Premi andian arkitzen naun ta!
—Ezin neike! Ezin niteke!
Izketa oiek ostiral bateko goizean ziran, epaillaren erdi aldera. Bazkal ondoan, Manuelek eta bere aitak Oñatiko azokara jetxi bear izan zuten, ta —esango aldegu?— baita ere Azkarragako Iñazio Marik. Jose gelditu zan etxaldeari begira, ta Martin alderdi guztietan usaika, Malentxo nun arkituko, neskatxari nundik zerbait adieraziko.
Arratsalde beranduan, Malentxo aitonarekin atarian zegoala jakinda, berakana joaten ausartu eziñik, Martin, Zabaletako beitegian sartu zan ta beitegian billatu zuan Iturraldekoa, aberei bazka ematen.
Mutil biok, aspalditxoan, ezin zuten batak bestea ikusi, etxeko zakurrak auzokoari bezela begiratzen zioten alkarri, ta