Orrialde:Garoa (1912).pdf/283

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—K... iri, k... ire aita ordi akerrari, k... ire ama ustela zikiñari.
—Jose kiskaldu zan. Lipar baten, tximista bezin agudo, Martiñi lepotik eldu, simaur lindinga jo erazi, ta bere gañean luze, zintzurretik estutzen zuala, zapladaka ezin aseaz, buru, musu ta okotzean ukabilka, txautu ta zukutu zuan etsai likitsa, artzanorak mendean daukan otsoa zukutzen duan bezela. Ikaragarrizko biraoak ertetzen zioten azpikoari, ta gañekoak, birao bakoitzeko, eskukada korotza ematen zion aora. Ortxe, arraiorrek! Nere gurasoen izen garbia, Jaungoikoaren izen donea loitu nai badek, ara satsa, ara ziriña. Jan zak, lizun orrek, jan zak!
Borrokarien oiuetara beingoan inguratu ziran sukaldeko emakumeak, eta gallen ikusi zuanari eman zizkon Ana Josepak, atxur kirtenaz, iru edo lau zartateko, galantak baña.
—Zertan daukazu zuk zer jo gure mutilla? —zion amonak, txilioka, suak arturik.
—Orrek esan duana entzunda...
—Orrek esan duana? Ta ik egin de-