Orrialde:Garoa (1912).pdf/284

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

kana? ¿Ik, zital, gizatxar, naspillari orrek egin dekana?
—Ori ta ni ezin gintezke zorro batean bizi.
—Bada, orduan alde, alde, nai dekan lekura. Ori etxekoa da, ta i etzekiat nungoa. Mukizu bat etorri itzan, zer janik ez uala...
—Aitu det, amona; len ere aitu det, eta gañera neuk ere banekian, bai ondotxo.
Azkarragakoa txistuka, arpegia igortzika, ta norbaiti esteak aterako zizkola esaten utzirik, Jose aitonagana aurkeztu zan larrañera.
Joanesek, nola gorra baizegoan, zerbaiten zurrumurrua baño besterik etzuan sumatu.
—Zer izanda or? —galdetu zuan.
—Ezer ez; Martin ta ni aserratu gera ta...
—Ta?
—Jakin nai nukeala ia zertan dagon arako bedorrek esan zirana. Malentxo neretzat izango zala edo...
—A, bai! Ara ba, Jose, nik nai nian, baño ezin diteke... Berak, oraintxe bertan...