Orrialde:Garoa (1912).pdf/285

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Naikua det, geiegi det. Ondo geldi bedi.
—Nora ua, mutil? Ator onera.
Ana Josepak, ukulluko atetik, zar-gaztien izketa urratuaz:
—Ortzak loka loka jarri dizka! Aotik odola dariola ipiñi du nere illobea! Ergel, sepatsu, ziraun, kilimakor, gaizkille...
..........................................................................
Ordu batzuk geroago, eguna zabaldu baño len, Zabaletakoak lotan dauden bitartean, Josek, jai-soñekoz jantzirik, sagastegiko estratan bera. Oñatirako bidea artzen du. Arpegia illun darama, illunagoa biotza. Nola ez? Auzotegiari betiko egiten dio agur, Zabaletatik betiko ateratzen da. Etxe artan egin ditu bere umetako jolas apurrak, antxen jan du izerdiz ondo irabazitako taloa, antxen uste izan du zorionaren edaria eran bear zuala. Bai, etxe artakotzat zeukan bere burua, baño angoa eztala esan diote ta beste aterperik eztauka!
Naigabearen eztenak izugarrizko sastadak ematen dizka. Sastada zoliak Malentxoz oroitzean. Errukarria Malentxo! Esku onetan erori bear du... Ai! Neskatxa