Orrialde:Garoa (1912).pdf/286

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ura ezta itzeko emakumea izan «Iñorekin izatekotan, zurekin», esan zion bein, ondo gogoan dauka. Aingeru batek orrelako gezurra esan bear zuanik etzuan uste. «Zu ta ni anai-arrebak gera», azaldu zion, ta Jose anaia, esakerarik garratzenez iraindu zutenean, etxetik ertetzeko agindu ziotenean, itz gozo bat ez, begirada bigun bat ez anaiarentzat. Ez Malenek, ez beste iñork. Arkaitzezkoa zuten erraia.
Min bizi bizia dauka Josek Joanesen oroimena datorkionean. Miate du aiton zarra: ura izan du bere gurasoa; ura da, Zabaletan, biotzik andi ta samurrenekoa. Eztio mutillak agurrik egin; badaki etxean gelditzeko eskatuko ziona, badaki umezurtzagatik arpegia aterako zuana; baña ori eztu nai umezurtzak. Entzunak entzunda gero, ikasiak ikasi ezkero, ezin dezake arnasarik Zabaletan artu: ito egingo lizateke, Ta gañera, Martiñen aurrez aurre berriz jartzean zeñek daki zertaratuko zan?
Garbi ezta ezer ikusten, baña bide bazterrean norbait dagoala dirudu... Bai, emakume bat, neskatxa gazte bat... Paula.
—Goiztarra zabiltz, Paula.
—Zu goiztarrago.