Orrialde:Garoa (1912).pdf/288

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ibilli da, Martiñek gaiztakeria baño besterik eztigu ekarri, ardita zer dan ia eztakigu Ta nere amak eta gure amonak, etxea zerbait jasotzeko, ni Zabaletara ezkontzea nai luteke.
—Ta Malentxo Azkarragara.
—Utzi zaiozu orri. Ni Zabaletara, ni, Manuelentzat.
—Zer gauza oberik?
—Zer okerragorik esan naiko dezu. Alde ortatik dator nere inka. burutik berañoko larrua eskatuko balit, eznioke nik amari ukatuko; egundaño eztiot atsekaberik eman, egundaño eztiot ezetzik esan, ta atzo ezetz erantzun nion.
—Ezetz?
—Bai, ezetz. Ni eznaiz Manuelekin ezkonduko, ezta zuzi zuzi, zati zati, birrin birrin egiten banaute ere.
—Zergatik baña?
—Zergatik? Nik ere, zuk Malentxo maitatzen dezun bezela... edo geiago, beste bat maitatzen detalako.
—Erruki zaitut.
—A ze bi gauden gu!
—A ze bi... bat izan bear gendukeanak!